Kanpai! afari japoniarraren sarrerak azaroaren 2an salgai

El gourmet solitario eta horren jarraipena, Paseos de un Gourmet solitario (Astiberri), orain gutxi hil zen Jiro Taniguchi (1947-2017) egilearena; Oishinbo, komiki japoniarraren (manga) historian gehien saldutako bildumetako bat; edo argitaratu berri den Mibu-El Bulli (Norma), titulu horiek guztiek erakusten digute sukaldaritzaren eta mangaren artean dagoen lotura, eta japoniarrek (eta artista japoniarrek) beraien gastronomiarekiko duten debozioa. Izan ere, entusiasmo horrek mugak gainditu ditu eta benetako booma bihurtu da, baita gure artean ere. Ramen, udon, sushi, sashimi eta sake ez dira gaur egun hitz exotikoak, ohiko “osagai” bihurtu baitira ez bakarrik jatetxe espezializatuetan, baita gastronomia pizgarri hori beraien sukaldeko eskaintzan sartu duten establezimenduetan ere, eta bere burua estimatzen duen edozein foodie-ren etxean.

Kanpai! ekimenarekin Komikilabeak begi-keinu bat egin nahi dio kultura bikain horri eta, halaber, omenaldi bat eskaini nahi dio Jiro Taniguchi-ri. Horretarako, Donostiako jatetxe japoniar ospetsuenetako sukaldariek afari bat prestatuko dute Gastronomiazko Euskal Anaiartean (“La Gastronómica”) azaroaren 10ean, gaueko 21:00etan.

Sarrerak azaroaren 2an goizeko 10:00etan jarriko dira salgai.

Prezioa: 25 €. SARRERAK EROSI AGORTU DIRA SARRERAK


Koordinatzailea: Andoni Munduate, José Pelaez (Platypus Labs).

Astiberri Ediciones-en baimenarekin erreproduzitu dira El Gourmet solitario komikiaren irudiak.