Adin guztietarako tailerrak antolatu ditu Ubik-ek

Azaroaren 8an, asteazkena, hasita eta larunbatera arte, azaroak 11, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak, adin guztietarako lantegiak antolatu ditu Komikilabea programarekin bat eginez.

Hilaren 8an hain zuzen, 17:30etan hasiko da Gorputza komiki bihur dezagun haurrentzako tailerra (6 – 10 urte) non gorputzeko atal bat artea sortzeko tresna gisa erabiliz, komiki bat sortuko den “Asteazkenetan Ubiken” saio berezi batean. Hatzak margoan busti eta kolore ezberdinetako hatz-marken bitartez irudiak sortuko dira irudiak, ondoren nahi bezala apaintzeko. Binetez hornitutako txantiloi bat oinarritzat hartuz, komiki-egitura duen istorioa sortuko da guztien artean, hatzekin sortutako pertsonaiei bizia emanez.

Azaroaren 9 eta 10ean berriz, Nolakoa da zure heroia ikastetxeei zuzendutako tailerra egingo da (12 – 16 urte) 11: 00etan hasita. Nolakoak dira besteen heroiak? Nolakoak dira gaurko heroi ezagunak? Zein ezaugarri dituzte, nolako izaera? Garbiñe Ubedaren laguntzarekin hainbat pertsonaiaren ezaugarriak aztertuko dira eta horren arabera ideiak hartu, bakoitzak buruan lukeena gorpuztu ahal izateko. Topiko, estereotipo eta sinbologiaren garrantziaz mintzatuko da galderak eginez eta denen artean erantzuten saiatuz. Tailerrean ez du axola ongi marraztuta ote dagoen, marrazkiak behin eta berriz eginez perfekzionatzen baitira, eta hori norberak egingo du gero, etxean. Axola duen bakarra da bakoitzak bertan egingo duen zirriborroaren indarra da, sortutako pertsonaiak zer transmititzen duen eta zein testuingurutan egongo den.

Amaitzeko, azaroaren 11an Ez izan komikiaren beldur! bineten sorkuntzara sarrera tailerra egingo da (+18 urte) 11:00etan hasiz eta 18:00ak arte iraungo duen saio batean (bazkaria barne) Conxita Herrero marrazkilaria katalanaren gidaritzapean.


Ubik-ekin lankidetzan antolatutako tailer hauetan parte hartzeko izena eman behar da.