Sarah Glidden-ek Komikilabean aurkeztuko du bere lanik berriena

Zer da kazetaritza? Nola transmititzen dira istorioak? Nola nahasten dira memoria eta egia? Zergatik deformatzen da errealitatea? Salamandra Graphic argitaletxeak argitaratu duen Oscuridades programadas (Rolling Blackouts, 2016) liburuan, Sarah Glidden (Boston, 1980) marrazkilari estatubatuarrak, bi lagun erreportari eta marine ohi bat lagun dituela, Turkia, Siria eta Irak bisitatzen ditu, gerrak Ekialde Hurbilean, orokorrean, eta errefuxiatuengan, bereziki, izan duen eragina adierazteko istorioen bila. Bidaian zehar, Glidden-ek ikusten du solaskide guztiek dutela istorio interesgarri bat kontatzeko: blogari irandarrak, Nazio Batuen ordezkariak, taxilariak, Estatu Batuetatik bidalitako irakiarrak, Sirian babesa bilatzen duten irakiarrek…

Ez-fikzioari lotutako ahots berezietako bat da gaur egun Sarah Glidden. Bostonen jaio zen (Massachusetts) 1980an, eta Bostoneko Unibertsitatean egin zituen margolaritza ikasketak. 2006an hasi zen istorio propioak sortzen, Queens auzoko (New York) Flux Factory artisten komunitatean bizi zenean, eta berehala hasi zen hainbat sari jasoko zituen bere lehendabiziko liburua idazten, Una judía americana perdida en Israel (Norma, 2011). Geroago, urtebete igaro zuen Angulema-ko Maison des Auteurs-en. Gaur egun Seattlen bizi da. Gaur egun, New York Times, The Economist eta El Pais egunkarietako ohiko kolaboratzailea da.

Liburuaren aurkezpena Komikigunean egingo da azaroaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan.


Parte hartuko dute: Sarah Glidden (egilea)

Moderatzailea: Oscar Goñi (ComikD)