Hari-harian. Ba al du mugarik umoreak?

Egon edo ez egon, umorearen mugen gaia ez da eztabaida originala, baina bai noizean behin agertzen dena, eta, trending polemikari esker, gero eta arriskutsuagoak diren sute berriak pizten dituena, politikoki zuzena den diskurtsoaren garai honetan, itzali beharrean indar bereziarekin zabaltzen diren suteak, hain zuzen. Berriro egiten dugu galdera: Mugarik ba al du umoreak? Eta erantzuna baiezkoa baldin bada, zeintzuk dira, zeinek zehazten ditu eta zer helbururekin? Eztabaida hutsetik haratago, tuit edo bineta batek zigor ekonomikoa edo kartzela-zigorra ekar ditzakeenean, egunkari bat baitu daitekeenean edo karikatura batek heriotza ekarri, argi dago umoreak eta batez ere umoristek, funanbulistak bezala, oreka ariketak egiten dituztela soka gainean.

Dramatizatzeko inolako asmorik gabe, kontrakoa baizik, baina eztabaidaren argudio nagusia baztertu gabe, Komikilabeak antolatutako PechaKucha formatuko mahai-inguru honetan, parte hartzaile bakoitzak (Dario Adanti, Elizabeth Casillas, Mauro Entrialgo, Mamen Moreu, Mikel Pagadizabal) 6 minutu inguru izango ditu gai desberdin hauei buruzko bere jarrera azaltzeko: umorearen definizioa, bilakaera, zentsura eta autozentsura, eta emakume sortzaileei, emakumeak izateagatik soilik, ezarritako mugak, besteak beste.

PechaKucha saio hau Komikigunean egingo da azaroaren 11n, eguerdiko 12:00etan.


Parte hartuko dute:

Darío Adanti
Darío Adanti (Buenos Aires, 1971) El Porteño aldizkarian hasi zen 1990ean. Halaber, Página/12 eta Clarín egunkarietan argitaratu zuen, eta ¡Suélteme! komiki aldizkari mitikoaren koeditorea izan zen.   Ilustrazio eta komiki lanak argitaratu ditu hainbat komunikabidetan: The New York Times, El País, La Vanguardia, Público, El Mundo, Primera Línea, eta Man, besteak beste. Hainbat komiki editatu ditu Espainian, besteak beste La ballena tatuada, El calavera, Colmillo blanco eta El señor Cabeza de Tostadora, eta aspalditik argitaratzen du orrialde bat, astero, El Jueves aldizkarian. Mongolia aldizkariaren sortzaileetako bat da, eta bertan idatzi eta margotzen du; horrez gain, Mongoliaren antzezpenetan ere parte hartzen du, zehazki, aldizkari satirikoak zuenean eskaintzen dituen musika ikuskizunetan.

Elizabeth Casillas
Elizabeth Casillas (Bilbao, 1986) Cactus aldizkariko kazetaria eta editatzailea da. 2016an, “Jóvenes y blasfemas” jaialdia zuzendu zuen, espiritu feministaren ikuspegitik abiatuta; izan ere, jaialdi horren helburua da emakumearen presentzia bultzatzea komikiaren eta bideo-jokoaren industrietan. Gaur egun Joker liburu dendaren Nobela Grafikoaren Kluba zuzentzen du eta, halaber, kulturaren inguruko ekitaldiak dinamizatzen ditu. Komikietan, literaturan eta feminismoan murgilduta, kultura arloan gutxieneko interesa duen edozein gairi buruz idazten du.

Mauro Entrialgo
Mauro Entrialgo-k (Vitoria-Gasteiz, 1965) marrazkiak egin ditu eta istoriotxoak idatzi ditu hainbat egunkaritarako (El País, Diario 16, Diario Vasco, Egin, Gaceta del Norte, Público…), hainbat aldizkaritarako (El Víbora, Makoki, El Gran Musical, Playboy, Primera Línea, Cinemanía, Zazpika…), eta interneteko gune batzuetarako. Berrogeita hamar liburu ditu argitaratuta. Orain dela 17 urtez geroztik, asteko orrialdi bat egiten du El Jueves astekarian, eta TMEO eta Mongolia aldizkarien bazkide sortzailea da.

Mamen Moreu
Mamen Moreu-k (Huesca, 1985) El Jueves aldizkarian argitaratu zituen lehen umore tirak, bertan egin baitzuen lan, aldizka, 2009tik 2016ra arte; urte horretako apiriletik aurrera, asteko serie bat sinatzen du, Dolores y Lolo (Iván Batty-ren gidoiekin). 2014. urtean lehen nobela grafikoa argitaratu zuen, Resaca (Astiberri), eta “Egile errebelazio” sarirako hautatua izan zen 2015ean Bartzelonako Komiki Aretoan.  Gaur egun, laster argitaratuko den bere hurrengo obran murgilduta dago, Desastre (Astiberri). Mamen Moreu-k komikien gidoilari eta margolari lana uztartzen du beste lan batzuekin: ilustrazio lanak, komiki tailerrak eta hitzaldiak.

Mikel Pagadizabal
Mikel Pagadizabal Amiano “Pagadi” 1974 urtean jaio zen Donostian eta gaur egun Villabonan bizi da. Zuzenbide eta publizitate ikasketak egin ondoren publizitatea eta disenuaren munduan lan egin du. 2004 urtetik aurrera ikusentzunekotan lan egiten du. Telebistan, “Wazemank”, “Brinkola”, “Vaya semanita”, eta, orain, “Herri txiki infernu handi” saioen gidoilaria izan da besteak beste, irratigintzan ere aritua da eta baita Larrotxene zinema eskolan edo Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle gisa.

Moderatzailea: Leire Palacios.

Komikilabea - Pechakucha