GRRRL! Zirriborro festa

Komikilabea - Grrrl

Musika nahasteko mahaia, margotzeko beste mahai bat, kartulina handiak eta txikiak, errotuladoreak, koloretako margoak, DJ bat eta marrazkilariak (guztiak emakumeak) izango dira musika eta zuzeneko sorkuntza uztartuko dituen jarduera harrigarri honen osagaiak.  Musikaren erritmoarekin bat, marrazkilariek irudikatu, marraztu eta kolorea ekarriko diote aparteko festa honi.

GRRRL! Zirriborro festa Kutxa Kultur Kluban ospatuko da azaroaren 11an, 21:30etan.


Parte hartuko dute: Ainara Azpiazu “Axpi”Mai Egurza, Conxita Herrero eta Mamen Moreu (marrazkilariak), eta Eddie Mae (DJ).