Jorge Carrión-ek gidatuko du komikia eta literaturaren inguruko solasaldi bat

Komikilabea - Literaktum

Literatura, ilustrazioa eta komikiaren arteko harremanak ugariak, aberatsak eta konplexuak dira. Jorge Carrión idazleak modu sortzailean pentsatu eta hausnartu ditu: hauen inguruan hitzaldi panoramiko bat eskainiko du, ondoren solasean aritzeko gaur egungo ilustratzaile literario garrantzitsueneko birekin, Sara Morante eta Javier Olivares.

Hitzaldi hau Komikigunean egingo da azaroaren 13an, arratsaldeko 19:30tan.

Literaktumekin lankidetzan.


Parte hartuko dute:

Jorge Carrión
Idazlea eta UPF-BSM -ko Literatura Sorkuntzako Masterraren zuzendaria da. Gaur egungo kulturaz idazten du The New York Times egunkarian gaztelaniaz. Bi saiakera narratibo dira argitaratutako azken lanak:  Librerías eta Barcelona. Libro de los pasajes, eta Barcelona. Los vagabundos de la chatarra komikia. Librerías azken lana finalista izan zen 2013ko Anagrama Sarietan, saiakeraren alorrean. Librerías liburuen banaketaren leku esanguratsuetara egindako bisita turistikoa baina askoz ere gehiago da. Jorge Carriónek literatura espainiarrarekin eta gainerako tradizioetako literaturarekin hitz egitean erakusten duen argitasunaren erakusle da, eta aldi berean, paisaiarekiko konpromiso eta eskakizunen gainetik, egintza literarioan jartzen du arreta.

Sara Morante
Liburu ugariren ilustrazioak egin ditu: Señal, Raúl Vacas; Diccionario de literatura para esnobs, Fabrice Gaignault; La flor roja, Vsévolod Garshin; Los zapatos rojos, H. C. Andersen; Xingú, Edith Wharton; Los Watson, Jane Austen; Casa de muñecas, Patricia Esteban Erlés; Los diarios de Adán y Eva, Mark Twain; La novia del lobo, Aino Kallas. 50 liburu-azaletik gora ilustratu ditu, horien artean, Carson McCullers idazlearen lan guztiak. Ilustrazio horiengatik sari ugari jaso ditu, besteak beste, Ilustrazioko Euskadi Saria 2012 La flor roja liburuaren ilustrazioengatik eta Premio Nacional de Arte Joven del Gobierno de Cantabria 2008, ilustrazioaren atalean. Prentsan eta publizitatean ere kolaborazioak egiten ditu egun. Sara Morantek 2015ean bere lehen nobela idatzi eta ilustratu zuen: La vida en las paredes.

Javier Olivares
Komikien marrazkilaria eta ilustratzailea da Javier Olivares. 80ko hamarkadan hasi zuen ibilbidea Madriz aldizkarian, eta orduz geroztik, komiki edo istoriotxo ugari argitaratu ditu hainbat hedabidetan, besteak beste, Medios revueltos, Idiota y diminuto, Tos… Haurrentzako ipuin askotan kolaboratu du bere ilustrazioekin, eta horietako batzuk berak idatziak dira ere. El País edo Público egunkarietan kolaboratzen du, eta egun, El Mundo edo El País Semanal egunkarietan zein Jot Down edo El malpensante aldizkarietan ikus daitezke bere marrazkiak. Ilustrazio tailerrak eman ditu Espainian zein Latinoamerikan, eta berak sortutako Ilustrazio Masterreko irakaslea da. Berriki, Las Meninas nobela grafikoa argitaratu du.