Aurreko edizioa

Komikilabearen lehen edizioa 2016 urtean egin zen Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren programaren barruan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Tabakalera, Donostia Kultura (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Intxaurrondo K.E.), Kunsthal zentroa eta Kaxilda liburudendarekin batera.

Nina Bunjevac ilustratzaile kanadiarra, Antonio Altarriba eta Joaquim Aubert Puigarnau “Kim”, Iñaki Martiarena “Mattin”, Susanna Martin, Javier de Isusi, Ainara Azpiazu “Axpi”, Julen Ribas eta Splendor in the Grass bordeleko musika taldeak osatu zuten, besteak beste, ibilbide luzeko autoreen eta hasiberrien parte hartzea islatzen zuen programazio zabal batean.

Informazio gehiago hemen.