Komikilabea - Sarah Glidden

Sarah Glidden-ek Komikilabean aurkeztuko du bere lanik berriena

Zer da kazetaritza? Nola transmititzen dira istorioak? Nola nahasten dira memoria eta egia? Zergatik deformatzen da errealitatea? “Oscuridades programadas” (Salamandra Graphic, 2016) liburuan, Sarah Glidden (Boston, 1980) marrazkilari estatubatuarrak, Turkia, Siria eta Irak bisitatzen ditu, gerrak Ekialde Hurbilean, orokorrean, eta errefuxiatuengan, bereziki, izan duen eragina adierazteko istorioen bila.

Komikilabea 2017

Diziplina anitzeko programa zabal batekin itzuli da Komikilabea

Komikilabearen bigarren edizioa egingo da azaroaren 8tik 13ra, eta prestatu den programaren bitartez, pultsua hartu nahi zaio komikiaren eta nobela grafikoaren egoerari. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatuta, eta Tabakalera, Donostia Kultura (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum, Intxaurrondo Kultur Etxea) eta Kutxa Kultur-en laguntzarekin, programak hainbat jarduera hartuko ditu: aurkezpenak, tailerrak, proiekzioak, hitzaldiak, erakusketak, PechaKucha formatuko mahai ingurua, eta baita ere jarduera gastronomiko bat.