Erakusketak

UDAL LIBURUTEGIKO EKITALDI ARETOA (San Jerónimo kalea)
URRIA 28– AZAROA 12
Ink of Dracula. A Comic Tribute.

Historia osoan zehar beldurrezko zinemaren pertsonaia ikonikoetako bat den Drakula kondeari eskainitako erakusketa. Hamasei artistak, pisu handikoek eta artista berriek, komikian, ilustrazioan eta diseinuan dihardutenek, irudiak sortu dituzte pertsonaia mitikoan eta bere erotismo eta misterio aureolan inspiratuta, Ink of Dracula – A Comic Tributen.

Zinegile eta komiki egile Borja Crespok koordinatu eta Sitges – Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunyak ekoiztutako erakusketa honek artista hauen arte banpirikoa bildu du: Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvañ, Susanna Martín, Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uve.

Ordutegia: 17:00 – 20:00 (astelehenetik ostiralera) / 11:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00 (asteburuak eta jaiegunak).

 

UDAL LIBURUTEGI NAGUSIA (Alderdi Eder)
URRIA 28 – AZAROA 18
Euskadi Fantastikoa XIII: Ernest Sala. El guardián invisible.

Ernest Salaren El guardián invisible eta Legado en los huesos nobela grafikoen inguruko erakusketa, Dolores Redondoren La Trilogía del Baztáneko aurreneko bi nobelen egokitzapen grafikoarena (hirugarren nobela grafikoa, Ofrenda a la tormenta, prestatzen ari da orain). Nobela horiek istorio kriminal bat aurkezten dute, non, Amaia Salazar inspektorearen eskutik, fantasiazko eta beldurrezko osagaiez jositako Baztan batean murgiltzen baiten irakurlea. Mari, Lamia, Tarttalo edo Basajauna bera izango dira bertan agertzen diren pertsonaia fantastikoetako batzuk.

Erakusketa hau Salaren obren originalez osatuta dago eta bertan egileak pintzelaz tindatutako lan bikainak ikusteko aukera izango dugu. Gainera, egilearen beste obra batzuk ere ikusi ahal izango ditugu, fantasiazko eta beldurrezko gaiei heltzen dien bere lanaren beste fazeta batzuk ezagutzeko.

Ordutegia: 10:00 – 20:30 (astelehenetik ostiralera) / 10:00 – 14:00 eta 16:30 – 20:00 (larunbatak).

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin lankidetzan.


INTXAURRONDO K.E.
AZAROA 9 – 16
Gaza Amal: historietas de mujeres valientes en la franja de Gaza

Gaza Amal: historietas de mujeres valientes en la franja de Gaza Susanna Martínen komikiaren inguruko erakusketa.

Ordutegia:16:00 – 20: 30 (astelehenetik ostiralera).

Intxaurrondo K.E.rekin lankidetzan.