Komikilabea - Sarah Glidden

Sarah Glidden-ek Komikilabean aurkeztuko du bere lanik berriena

Zer da kazetaritza? Nola transmititzen dira istorioak? Nola nahasten dira memoria eta egia? Zergatik deformatzen da errealitatea? “Oscuridades programadas” (Salamandra Graphic, 2016) liburuan, Sarah Glidden (Boston, 1980) marrazkilari estatubatuarrak, Turkia, Siria eta Irak bisitatzen ditu, gerrak Ekialde Hurbilean, orokorrean, eta errefuxiatuengan, bereziki, izan duen eragina adierazteko istorioen bila.

Komikilabea - Tabakalera

Adin guztietarako tailerrak antolatu ditu Ubik-ek

Azaroaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean, txikienei zuzendutakoa (6-10 urte), non gorputza izango den komikia egiteko tresna; ostegun eta ostiralean, eskoletako ikasleek (12-16 urte) parte hartuko dute pertsonaiak sortzera bideratutako tailer batean; eta amaitzeko, larunbatean, Conxita Herrero marrazkilari katalanaren eskutik, binetak sortzeko atariko tailer intentsibo bat garatuko da 18 urtetik gorakoentzat.

Komikilabea eta euskal komikia

Donostia al da komikiaren euskal hiriburua?

Horixe da Komikilabeak frogatu nahi duena: Donostia komikiaren euskal hiriburua dela, alegia, eta horretarako azaroaren 9an (arratsaldeko 19:00etan hasita) ibilbide bat antolatu du hirian zehar. Donostian lehenik prentsan eta handik gutxira aldizkarietan sortu zen euskal komikia. Bulego, tailer, etxe zein lokal haiek ezagutuko ditugu Donostian barrena murgilduko den ibilbide honetan, Komikigunean (hiriko komiki-zaletasunaren ikur) hasita eta bertan ere amaiturik.

Komikilabea - Kanpai

Kanpai! afari japoniarraren sarrerak azaroaren 2an salgai

“El gourmet solitario” eta horren jarraipena, “Paseos de un Gourmet solitario” (Astiberri), orain gutxi hil zen Jiro Taniguchi (1947-2017) egilearena; “Oishinbo”, komiki japoniarraren (manga) historian gehien saldutako bildumetako bat; edo argitaratu berri den “Mibu-El Bulli” (Norma), titulu horiek guztiek erakusten digute sukaldaritzaren eta mangarenartean dagoen lotura, eta japoniarrek (eta artista japoniarrek) beraien  gastronomiarekiko duten debozioa.