Komikilabea 2017

Diziplina anitzeko programa zabal batekin itzuli da Komikilabea

Komikilabearen bigarren edizioa egingo da azaroaren 8tik 13ra, eta prestatu den programaren bitartez, pultsua hartu nahi zaio komikiaren eta nobela grafikoaren egoerari. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatuta, eta Tabakalera, Donostia Kultura (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum, Intxaurrondo Kultur Etxea) eta Kutxa Kultur-en laguntzarekin, programak hainbat jarduera hartuko ditu: aurkezpenak, tailerrak, proiekzioak, hitzaldiak, erakusketak, PechaKucha formatuko mahai ingurua, eta baita ere jarduera gastronomiko bat.