Programazioa

Komikilabearen bigarren edizioa egingo da azaroaren 8tik 13ra, eta prestatu den programaren bitartez, pultsua hartu nahi zaio komikiaren eta nobela grafikoaren egoerari. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatuta, eta Tabakalera kultura proiektuaren, Donostia Kulturaren (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum, Intxaurrondo Kultur Etxea) eta Kutxa Kultur-en laguntzarekin, programak hainbat jarduera hartuko ditu: aurkezpenak, tailerrak, proiekzioak, hitzaldiak, erakusketak, PechaKucha formatuko mahai ingurua, eta baita ere jarduera gastronomiko bat.

Bederatzigarren artea deitzen zaionaren bi ikuspegi esploratu nahi dira: bata, fikziotik gertu dagoena, batez ere genero fantastikotik, eta, bestea, errealitatea eta ez-fikzioarekin harreman gehiago duena, pentsamendu kritikoarekin eta beste formatu batzuekin -saiakera eta kazetaritza- lotura dituena.

Darío Adanti, Mai Egurza, Mauro Entrialgo, Sarah Glidden, Conxita Herrero, Mamen Moreu, Roger Mainwood eta Sara Morantek parte hartuko dute, beste hainbat egileren artean, mota guztietako jendearentzat pentsatutako jardueretan.

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiribirutzaren legatuaren zati bat da Komikilabea.