Azaroa 10

UBIK (TABAKALERA) | BERTAN BEHERA
Ikastetxeei zuzendutako tailerra: Nolakoa da zure heroia (12 – 16 urte).

Nolakoak dira besteen heroiak? Nolakoak dira gaurko heroi ezagunak? Zein ezaugarri dituzte, nolako izaera? Pertsonaia ezagun batzuei errepasoa emango diegu, eta horren arabera ideiak hartu, bakoitzak buruan lukeena gorpuztu ahal izateko. Topiko, estereotipo eta sinbologiaren garrantziaz mintzatuko gara galderak eginez eta denen artean erantzuten saiatuz. Sortu nahi genukeen pertsonaiak izaera jakin bat erakutsi behar du paperera eramaten dugunean. Gure tailerrean ez zaigu sobera axolako ongi marraztuta ote dagoen, marrazkiak behin eta berriz eginez perfekzionatzen baitira, eta hori norberak egingo du gero, etxean. Axola zaiguna bakoitzak bertan egingo duen zirriborroaren indarra da. Sortu dugun pertsonaiak zer transmititzen duen eta zein testuingurutan jarriko dugun, non egingo den nabarmena bere nolakotasuna.


KOMIKIGUNEA | 19:00 – 20:30
Oscuridades programadas komikiaren aurkezpena.

Zer da kazetaritza? Nola transmititzen dira istorioak? Nola nahasten dira memoria eta egia? Zergatik deformatzen da errealitatea? Oscuridades programadas komikian (Salamandra Graphic, 2017), Sarah Glidden (Boston, 1980) marrazkilari estatubatuarrak, bi lagun erreportari eta marine ohi bat lagun dituela, Turkia, Siria eta Irak bisitatzen ditu, gerrak Ekialde Hurbilean, orokorrean, eta errefuxiatuengan, bereziki, izan duen eragina adierazteko istorioen bila. Bidaian zehar, Glidden-ek ikusten du solaskide guztiek dutela istorio interesgarri bat kontatzeko: blogari irandarrak, Nazio Batuen ordezkariak, taxilariak, Estatu Batuetatik bidalitako irakiarrak, Sirian babesa bilatzen duten irakiarrek…

Ez-fikzioari lotutako ahots berezietako bat da gaur egun Sarah Glidden, eta hainbat sari lortu zituen lehenengo lanarekin, Una judía americana perdida en Israel (Norma, 2011); gaur egun, New York Times, The Economist eta El País egunkarietako ohiko kolaboratzailea da.

Parte hartuko dute: Sarah Glidden (egilea), Oscar Goñi (ComikD jaialdiaren zuzendaria).

Informazio gehiago hemen.


GASTRONOMIAZKO EUSKAL ANAIARTEA | 21:00
Kanpai! Afari japoniarra.

El gourmet solitario eta horren jarraipena, Paseos de un Gourmet solitario (Astiberri), orain gutxi hil zen Jiro Taniguchi (1947-2017) egilearena; Oishinbo, komiki japoniarraren (manga) historian gehien saldutako bildumetako bat; edo argitaratu berri den Mibu-El Bulli (Norma), titulu horiek guztiek erakusten digute sukaldaritzaren eta mangaren artean dagoen lotura, eta japoniarrek (eta artista japoniarrek) beraien gastronomiarekiko duten debozioa. Izan ere, entusiasmo horrek mugak gainditu ditu eta benetako booma bihurtu da, baita gure artean ere.

Ramen, udon, sushi, sashimi eta sake ez dira gaur egun hitz exotikoak, ohiko “osagai” bihurtu baitira ez bakarrik jatetxe espezializatuetan, baita gastronomia pizgarri hori beraien sukaldeko eskaintzan sartu duten establezimenduetan ere, eta bere burua estimatzen duen edozein foodie-ren etxean.

Kanpai! ekimenarekin Komikilabeak begi-keinu bat egin nahi dio kultura bikain horri eta, halaber, omenaldi bat eskaini nahi dio Jiro Taniguchi-ri. Horretarako, Donostiako jatetxe japoniar ospetsuenetako sukaldariek afari bat prestatuko dute.

Koordinatzaileak: Andoni Munduate, José Pelaez (Platyplus Labs).

Kolaboratzailea: Astiberri.

Prezioa: 25 €. SARRERA EROSI SARRERAK AGORTURIK

Informazio gehiago hemen.