Azaroa 11

UBIK (TABAKALERA) | 11:00 – 18:00
Bineten sorkuntzara sarrera lantegia: Ez izan komikiaren beldur! (+18 urte).

Parte hartuko du: Conxita Herrero (marrazkilaria).

Izen-ematea: www.tabakalera.eu


KOMIKIGUNEA | 12:00 – 13:30
PechaKucha: Hari-harian. ¿Umoreak ba ote du mugarik?

Komikilabea- AdantiEgon edo ez egon, umorearen mugen gaia ez da eztabaida originala, baina bai noizean behin agertzen dena, eta, trending polemikari esker, gero eta arriskutsuagoak diren sute berriak pizten dituena, politikoki zuzena den diskurtsoaren garai honetan, itzali beharrean indar bereziarekin zabaltzen diren suteak, hain zuzen. Berriro egiten dugu galdera: Mugarik ba al du umoreak? Eta erantzuna baiezkoa baldin bada, zeintzuk dira, zeinek zehazten ditu eta zer helbururekin? Eztabaida hutsetik haratago, tuit edo bineta batek zigor ekonomikoa edo kartzela-zigorra ekar ditzakeenean, egunkari bat baitu daitekeenean edo karikatura batek heriotza ekarri, argi dago umoreak eta batez ere umoristek, funanbulistak bezala, oreka ariketak egiten dituztela soka gainean.

Dramatizatzeko inolako asmorik gabe, kontrakoa baizik, baina eztabaidaren argudio nagusia baztertu gabe, PechaKucha formatuko mahai-inguru honetan, parte hartzaile bakoitzak 6 minutu inguru izango ditu gai desberdin hauei buruzko bere jarrera azaltzeko: umorearen definizioa, bilakaera, zentsura eta autozentsura, eta emakume sortzaileei, emakumeak izateagatik soilik, ezarritako mugak, besteak beste.

Parte hartuko dute: Darío Adanti, Elisabeth Casillas, Mauro Entrialgo, Mamen Moreu eta Mikel Pagadizabalekin. Leire Palaciosek moderatua.

Informazio gehiago hemen.


TABAKALERA / ZINEMA – 1 ARETOA | 19:00
Proiekzioa: Autobahn + Ethel & Ernest.

Tabakalerako ikus-entzunezko taldeko kideok ere komikiaren festarekin bat egin nahi izan dugu eta bi izenburu proposatu ditugu: alde batetik, lehengo urteko animazio lanen artean garrantzitsuenetarikoa izan zena: Ethel & Ernest (2016), Roger Mainwoodena. Londreseko Zinema Jaialdiko sail ofizialean estreinatu zen, eta Raymond Briggs-ek sortutako nobela grafikoan dago oinarrituta, komikigintza ingelesean funtsezkoa den egilea da Briggs. Saioa osatzeko, Mainwooden lehen lana ere ekarriko dugu, Autobahn izenekoa (1979), John Halasekin batera sortutakoa; bideoklipen historian giltzarria den lana, belaunaldi oso bat markatu zuena. Emanaldia amaitu ondoren, solasaldi bat egingo da Roger Mainwoodekin.

Proiekzioen iraupena: 97 min.

Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Prezioa: 3,5€


KUTXA KULTUR KLUBA | 21:30
Itxiera festa: GRRRL! Zirriborro festa.

Musika nahasteko mahaia, margotzeko beste mahai bat, kartulina handiak eta txikiak, errotuladoreak, koloretako margoak, DJ bat eta marrazkilariak (guztiak emakumeak) izango dira musika eta zuzeneko sorkuntza uztartuko dituen jarduera harrigarri honen osagaiak. Musikaren erritmoarekin bat, marrazkilariek irudikatu, marraztu eta kolorea ekarriko diote aparteko festa honi.

Parte hartuko dute: Ainara Azpiazu “Axpi”, Mai Egurza, Conxita Herrero eta Mamen Moreu (marrazkilariak) eta Eddie Mae (DJ).