Azaroa 8

UBIK (TABAKALERA) | 17:30 – 19:00
Haurrentzako tailerra: Gorputza komiki bihur dezagun (6 – 10 urte).

Gorputzeko atal bat artea sortzeko tresna gisa erabiliz, komiki bat sortuko dugu Komikilabea dela-eta antolatu dugun “Asteazkenetan Ubiken” saio berezi honetan. Hatzak margoan busti eta kolore ezberdinetako hatz-marken bitartez irudiak sortuko ditugu, ondoren nahi dugun moduan apaintzeko. Binetez hornitutako txantiloi bat oinarritzat hartuz, komiki-egitura duen istorioa sortuko dugu, hatzekin sortutako pertsonaiei bizia emanez. Bukatzeko, hitzak gehituko dizkiogu gure artelanari.
Izen-ematea: www.tabakalera.eu


INTXAURRONDO K.E. | 19:00 – 20:30
Solasaldia: Persépolis (Marjane Satrapi).

Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Marjane Satrapi-k (Rasht, Iran, 1969) sortutako Persépolis eleberri grafikoa aztertuko dugu. Marjane Satrapi-ren idazlanaren lorpenik handienetakoa hau izan da: komikiaren bidez zenbait gertaera historiko garraztasun osoz erakustea posible dela egiaztatzea. Satrapik integrismoak ekarri zituen intolerantzia eta errepresioa salatzen ditu; hain zuzen ere, milaka lagunen bizia balio izan zuenarena.