Azaroa 9

UBIK (TABAKALERA) | BERTAN BEHERA
Ikastetxeei zuzendutako tailerra: Nolakoa da zure heroia (12 – 16 urte).

Nolakoak dira besteen heroiak? Nolakoak dira gaurko heroi ezagunak? Zein ezaugarri dituzte, nolako izaera? Pertsonaia ezagun batzuei errepasoa emango diegu, eta horren arabera ideiak hartu, bakoitzak buruan lukeena gorpuztu ahal izateko. Topiko, estereotipo eta sinbologiaren garrantziaz mintzatuko gara galderak eginez eta denen artean erantzuten saiatuz. Sortu nahi genukeen pertsonaiak izaera jakin bat erakutsi behar du paperera eramaten dugunean. Gure tailerrean ez zaigu sobera axolako ongi marraztuta ote dagoen, marrazkiak behin eta berriz eginez perfekzionatzen baitira, eta hori norberak egingo du gero, etxean. Axola zaiguna bakoitzak bertan egingo duen zirriborroaren indarra da. Sortu dugun pertsonaiak zer transmititzen duen eta zein testuingurutan jarriko dugun, non egingo den nabarmena bere nolakotasuna.


C.C INTXAURRONDO | 19:00 – 20:00
Gaza Amal: historietas de mujeres valientes en la franja de Gaza komikiaren inguruan sortutako erakusketaren inaugurazioa.

Parte hartuko dute: Susanna Martin (egilea) eta UNRWA Gipuzkoako ordezkariak.


KOMIKIGUNEA | 19:00 – 21:00
Ibilbidea: Euskal Komikia Donostian.

Donostia komikiaren euskal hiriburua dela erakutsi asmo du ibilbide honek. Hiri honetan lehenik prentsan eta berehala aldizkarietan sortu zen euskal komikia. Bulego, tailer, etxe zein lokal haiek ezagutuko ditugu ibilbidean. Egun Komikigunea da Donostiako komiki-zaletasunaren ikur hirian.

Parte hartuko dute: Mikel Begoña, Unai Gaztelumendi (bertsolaria) eta Joseba Larratxe “Josevisky” eta Ainara Azpiazu “Axpi” (marrazkilariak).

Koordinatzailea: Ereiten.

Informazio gehiago hemen.